Kirol-ikastaroetako izen-ematea irailaren 13an egingo dute Areson

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 12a, 14:00

Txikienek ere izanen dute ikastaroetan izena emateko aukera.

Ostiralean goiz eta arrasaldez egongo da Kirol Mankomunitateko teknikaria udaletxean

Urriaren 1etik maiatzaren 25era arte hainbat ikastaro eskainiko dituzte Areson. Pilates klaseak astelehenetan eta asteazkenetan izango dira 15:30etik 16:30era. Ttikienek, Mugimenduarekin jolasean ikastaroa izango dute asteazkenetan 16:00etatik 17:00etara eta LHko 1. mailatik 5.era artekoek Kirolean hastapena, astelehen eta asteazkenetan 17:00etatik 18:00etara. Kirol Mankomunitateko teknikaria irailaren 13an goiz eta arratsaldez egongo da udaletxean izen-emateak egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun