Haur, gazte eta helduentzako ikastaro-eskaintza zabala Leitzako Anikote kiroldegian

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 12a, 17:00
Haur, gazte eta helduentzat eskaintza zabala prestatu dute.

2019/2020 ikasturtearekin batera, gorputza mugiarazteko ikastaroak prest dituzte Leitzan. Parte hartzeko deialdia luzatzearekin batera, irailean bazkide egiteko sarrera dohainik eskaini du Anikote kiroldegiak. Txartela egiten dutenek ikastaroetan parte hartzeko lehentasuna eta prezioan abantailak izanen dituztela gogorarazi dute.

Haur, gazte eta helduei bideratuta, behar eta gustu guztietarako jarduerak antolatu dituzte. Urriaren 9an hasiko dira saioak eta maiatzaren 29an akituko dituzte.

Haurrak

Haurrendako ikastaroak astelehen, astearte, asteazken eta ortzirale arratsaldetan izanen dira eta eskaintzaren arabera 16:00etatik 17:00etara, 17:00etatik 18:00etara edo 18:00etatik 19:00etara bilduko dira. Ikastaroetan izena emateko, karatean izan ezik, bazkideek 54 euro eta bazkide ez direnek 90 ordaindu beharko dituzte. Karatea, berriz, 130 euro (eta federatzeko lizentzia 36 euro) ordaindu beharko da. Honakoak dira jarduerak, egunak eta orduak:

Gazteak

12-15 urte bitarteko gazteek Total Training eta Kick-Boxing izanen dituzte aukeran. Arratsaldez izanen dira saioak eta bazkideek 108 euro eta bazkide ez direnek 180 ordaindu beharko dituzte.

Helduak

Hamasei urte edo gehiago dituztenentzat bai eskaintza, baita ordutegi zabalagoa eskainiko dute. Era berean, prezioak, egunak eta orduak, ikastaroaren arabera, aldakorrak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun