Plazaola Natur Bideko maratoia eta maratoi erdia irailaren 15ean eginen dituzte

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 11a, 14:00
Maratoi Erdia Leitzatik abiatuko da eta Maratoia Lekunberritik.

Maratoia Lekunberritik abiatuko da eta Maratoi Erdia Leitzatik, biak igandean 09:00etan

Trenaren pasabidea zena, lasterkariz beteko da irailaren 15ean, igandean. Orduan jokatuko dituzte Plazaola Natur Bideko IV.maratoia eta XII. maratoi erdia. Aurreko urteetako ibilbide bera eginen dute lasterkariek; maratoia Lekunberritik abiatuko da eta maratoi erdia, berriz, Leitzatik, biak 09:00etan. Bateko zein besteko lasterkariek, Andoainen izanen dute helmuga. Edizio honetako berrikuntza Andoinean hasi eta bukatuko den 10 kilometroko lasterketa izanen da.

Ibilbidea lineala eta beheranzkoa da; eta solido eta likidoen anoa-guneak izanen dira bost kilometroro. Larrialdi plana ere prestatu dute.  Parte hartzaileei asfaltorako zapatilak eramatea gomendu diete eta tunel luzeenak argiztatuta egonagatik, kopeta-argia eramatea derrigorrezkoa izanen dela jakinarazi dute.

Interesa duenak www.maratonviasverdes.com webgunean eskura dezake probaren inguruko informazio osagarria. Izena emateko ere web orrialdea baliatu dezakete edo nahiago badute Leitza Kirolak dendan bete dezakete izen-emate orria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun