Mendialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak 2019/2020 ikasturterako dirulaguntza deialdia egin du

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 11a, 09:15
Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak laguntzeko dirulaguntzak emanen ditu Mankomunitateak.

Eskaerak irailaren 19a arte aurkez daitezke.

Egoera ekonomiko ahulean dauden familiei laguntza eskaintzeko helburuz, Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat beka deialdia egin du. Lau beka zabaldu dituzte; beharraren arabera, jangelako kostuak, irteerak, eskolaz kanpoko ekintzak edota Guraso Elkarteko kuota ordaintzeko.

Eskaerak Gizarte Zerbitzuetan aurkeztu behar dira, aldez aurretik hitzordua eskatuta (948 51 08 40) eta hondarreko eguna irailaren 19a, osteguna, izanen da. Eskaera egiterakoan diru-sarreren ziurtagiria eta azken errenta aitorpena aurkeztu behar dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun