Goizuetako Udalak ur deposituetan dauden arazoak moldatzeko ur hornitze sarean moztea erabaki du

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 11a, 07:20
Herritarrei ura zentzuz erabiltzeko eskaera egin diete.

Atzo hasi eta ortzegunera arte, 23:00etatik 06:30era urik gabe izanen dira Goizuetan

Goizuetako Udalak, ur hornitze sarean nahikoa ur sartuagatik, deposituak ez direla betetzen eta hutsak daudela jakinarazi du. Udala arazoaren jatorria zehazteko lanean ari da eta bitartean ur hornitze sarean mozketak egin ditu. Irailaren 10ean hasi eta irailaren 12ra arte, 23:00etatik 06:30era moztuko dute ura.

Bandoaren bidez, herritarrei ura zentzuz erabiltzeko eskaera ere egin diete eta ur mozketak sor ditzakeen arazoengatik barkamena eskatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun