Plazaola Natur Bideko maratoian eta maratoi erdian parte hartzeko izen-ematea zabalik

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 7a, 10:00
Irailaren 15ean 09:00etan dute hitzordua.

Trenaren pasabidea zena, lasterkariz beteko da irailaren 15ean, igandean. Orduan jokatuko dituzte Plazaola Natur Bideko IV.maratoia eta XII. maratoi erdia. Aurreko urteetako ibilbide bera eginen dute lasterkariek; maratoia Lekunberritik abiatuko da eta maratoi erdia, berriz, Leitzatik, biak 09:00etan. Bateko zein besteko lasterkariek, Andoainen izanen dute helmuga. 

Ibilbidea lineala eta beheranzkoa da; eta solido eta likidoen anoa-guneak izanen dira bost kilometroro. Larrialdi plana ere prestatu dute.  Parte hartzaileei asfaltorako zapatilak eramatea gomendu diete eta tunel luzeenak argiztatuta egonagatik, kopeta-argia eramatea derrigorrezkoa izanen dela jakinarazi dute. 

Interesa duenak www.maratonviasverdes.com webgunean eskura dezake probaren inguruko informazio osagarria. Izena emateko ere web orrialdea baliatu dezakete edo nahiago badute Leitza Kirolak dendan bete dezakete izen-emate orria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun