Abel Barriolak esatari lanak eginen ditu igandetako pilota partidetan

Ttipi-Ttapa 2019ko irailaren 6a

Igandetan Abel Barriola esatari lanetan ariko da.

Astelehenean hasiko da ETBn albistegietako denboraldi berria eta aldaketak iragarri dituzte. Kirolari dagokionez, esate baterako, Abel Barriola leitzarrak igandetan esatari lanak eginen ditu; larunbatetan, berriz, Mikel Idoate ariko da. Hortaz, Xabier Euzkitzek eta Josetxo Lizartzak bidelagunak izanen dituzte. Emanaldiak «estetika aldetik» ere aldatuko dituztela adierazi dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun