Jabier Eskubiri omenaldia eskainiko diote igandean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 5a, 17:00
40 urte baino gehiagoz Leitzako txistulari taldeko kide izan zen Jabier Eskubi.

Otsailaren 28an hil zen Jabier Eskubi leitzar txistulari eta Aurrera kirol elkarteko kideari omenaldia eskainiko diote igandean. Leitzako txistulariek, 40 urtez baino gehiagoz taldekide izan zutena omentzeko, ekitaldi gogoangarria antolatu dute.

10:30ean diana eginen dute eta 11:30ean dantzariek, bertsolariek, txistulariek... girotutako ekitaldia izanen dute. Ondotik, hamaiketakoan bilduko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun