«Poltsikoetan ederki nabaritzen dut iraila dela»

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 5a, 12:30
Beñat Saralegi, leitzarra.

Beñat Saralegi Izagirre Leitza

Udako atsedenaren ondotik,  hasten da zoramena; ongi baino hobeki daki hori Beñatek. Hiru seme-alaben aita izanik abuztu bukaeraz geroztik «nahikoa lan» izaten dutela aitortu digu: «ikasturtea hasi aurretik eskolarako behar duten materiala eskuratu behar izaten dugu. Ez da merkea izaten eta poltsikoan ere ederki nabaritzen da iraila dela». 

Ikasturtea hasitakoan, berriz, ordutegiak egokitzea izaten da aurreneko lana: «lanean ari gara bikotea eta biok eta eskolako ordutegiak, egokitzapenak, gure laneko ordutegia... guztia bat etortzea ez da erraza izaten askotan». Urrian hasten dira eskolaz kanpoko jarduerekin, «igeriketara, musika eskolara eta guraso elkarteak antolatutako ekitaldietara joaten dira. Hori guztia lotu ondotik, ahal dugunean guretzat hartzen dugu tartetxo bat». Ez dira hasiberriak eta ziur aurtengoan ere topatuko dutela guztia ongi lotzeko formula.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun