Ikastaroak eman nahi dituztenentzat izen-ematea zabalik Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 3a, 13:00
Jumpfit ikastaroa eskaini izan dute Goizuetan. Argazkia: Kronika.

Interesatuek irailaren 6ra arteko epea dute proposamenak aurkezteko.

2019/2020 ikasturtean ikastaroren bat eskaintzeko interesa dutenek, irailaren 6ra arteko epea dute beren proposamenak aurkezteko. Udalean egin beharko dute eskaintza eta baldintza gisa autonomoa izatea eta ikastaroaren deskribapen zehatza egitea eskatu da: ordutegia, prezioa, iraupena, nori zuzendua dagoen... azaldu beharko dute. Gero aukeraketa egin eta izena emateko epea zabalduko dute.  Pasa den urtean jumpfit, pilates eta total trainig ikastaroak eskaini zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun