Leitzako paper-fabrikan ate-irekiak irailaren 21ean

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 3a, 11:00
Duela 60 urte ireki zituen ateak paper-fabrikak.

Leitzako Torras paper-fabrika, garai bateko Sarrio, ezagutzeko aukera eskainiko dute irailaren 21ean ate-irekien jardunaldia antolatu dute eta. 

Nahi duen orok bisita dezake lantegia, baldintza bakarra 10 urtetik gora izan eta aldez aurretik izena ematea izanen da. Horretarako, interesa duenak irailaren 9a baino lehen 620 86 14 77ra deitu beharko du, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 17:00etara.

10:00etan irekiko dituzte ateak eta 17:30 arte taldetan banatuta antolatu dituzte bisitak. Zuzendariak harrera eginen die, fabrika osoa bisitatu eta erakusketa bat ere jarriko dute garai bateko argazki eta piezak biltzen dituena. Gaur egungo eta garai bateko lantegia erakusten duen bideo bat ere prest dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun