Goizuetak, Errezilen aurka galduta, ez du herri-kirol finalerako txartela eskuratzerik izan

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 2a, 13:00
Trontzan aurre hartzea lortu bazuten ere, ez zuten errezildarrak garaitzerik izan.

Errezil eta Goizuetaren aurkako herri-kirol lehia eskaini zuen atzo EITBko Bostekoa saioak. Sokatiran errezildarrek irabazi izan zuten, bi tiraldietan arrastaka eramanda. Harri-jasotzean ongi aritu ziren, eta 23 segundora jaitsi zuten aldea.

Txingetan aldea murriztuz jarraitu zuten eta 21 segundora gutxitu zuten tartea. Dena dela, lanik txukunena trontzan egin zuten goizuetarrek. Aurre hartzea lortu zuten. Are gehiago, 19 segundoko aldea atera zieten.

Errezildarrentzat finalerako txartela

Giza proban goizuetarrek, 30 segundo galduagatik, lan txukuna egin zuten lehendabiziko bi plazetan. Bigarrenean ere atzetik ibili ziren eta azkenean 17 segundoko aldea atera zion Errezilek Goizuetari. Horrela, Errezilek eskuratu zuen finalerako txartela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun