350 mendizale bildu dira Aresoko XII.Mendi Martxan

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 2a, 10:32

Iraileko lehenbiziko igandean jendetza bildu zen beste urte batez Areson. Lehendabiziko ediziotik hasi eta urtez urte huts egin ez dutenak batzuk , lehendabizikoz Aresora gerturatu zirenak besteak; denera 350 mendizale. Goizeko 8etan plazatik abiatu eta lauzpabost ordutan osatu zuten ibilbidea. Gero, herritarrek prestatutako paella bikaina jateko aukera izan zuten. Aresoarrek auzolanean antolatu eta gauzatzen duten ekitaldia da eta ez da ttikia izaten duten erronka, 300 biztanleko herriak, 300 parte hartzailetik gora biltzen dituen proba prestatzen du eta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun