Leitzako Anikote kiroldegian bazkide egiteko sarrera dohainik izanen da irailean

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 30a, 12:00
Bazkide izateak «ikastaroetan lehentasuna eta prezioetan abantailak» dakartzala adierazi dute.

Leitzako Anikote kiroldegiak irailerako eskaintza berezia egin du. Zehazki, «bazkide egiteko sarrera dohainik» eskainiko dute eta «urte bateko iraunkortasuna izanen du». Bazkide izatearen onurak ere adierazi dituzte:  «ikastaroetan sartzeko lehentasuna eta prezioetan abantailak dakartza».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun