Mendeurrenean ere jendetza bildu da Artikutzan

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 29a, 12:00

Bertze urte batez, San Agustin egunez, aunitz izan dira Artikutzara oinez, autoz edo zaldiz hurbildu direnak. Aurtengoa urte berezia izan da, aurten baitira ehun urte Donostiako Udalak Artikutza erosi zuela. Argazkiak: Felix Loiarte.

Donostiako Udala urteetan aritu zen jabeari ordaintzen bertako ura kalitate handikotzat jotzen zenez, hornikuntzarako erabili ahal izateko. 1919an erosi egin zuen lursaila 3.250.000 pezeta ordainduta, gaur egungo baliora ekarrita, 7,3 milioi euro inguru.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun