Kornietako mendi-bidea berreskuratu du Leitzako Udalak

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 29a, 07:00
Ibilbide sare oparoa jarri dute bertako zein bisitarien eskura.

Hainbat ibilbide proposatu dituzte

Garai bateko PR-NA 121 bidexka, aspalditik deskatalogatua zegoena, egokitu dute eta bi ibilbide gehitu. Bat, ibilbide laburra eta zirkularra da; besteak, Plazaolako Bide Berdearekin bat egiten du Kitarranbuelta izenarekin ezagutzen den inguruan. Hala, 24,78 kilometroko ibilbidea osa liteke Kornieta inguruan.

 

Ibilbide luzearen baitan, beste bi ibilbide ere prestatu dituzte: PR 121.1a, Santa Kruz ermitan barna igarotzen dena eta 121.2a, ibilbide luzeagoa, Kornieta-Kosabel ingurutik Leitzara jaisten dena. Azken honek aldaera bat ere badu, Kornieta-Kosabel eta Ansolizaundi artetik igarotzen dena.

Ibilbide sare oparoa jarri dute bertako zein bisitarien eskura: «familiek edo ibilaldi labur bat egin nahi dutenek, kirolari trebeek... guztiek izanen dute euren perfilera hobekien egokitzen den ibilbidea aukeratzeko modua» adierazi du Udalak: «naturaz gozatu nahi duten horientzat aukera bikaina dira ibilbideak eta Izaieta, Iruso, Ixkibar, Guardetxe, Aitzmurdi, Haritzaundi... inguruetan dauden ibilbideen osagarriak izanen dira Kornieta inguruan berriki txukundu direnak».

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun