Leitzako herri-guneko argiteria guztia LED sistemara aldatzeko azken lanak hasi dituzte

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 28a, 14:49
Leitzako herrigunea gauez. Argazkia: Pablo Feo

Landa industrialdeko argiteria indartzeko asmoa ere badu Udalak

 

Leitzako Udalak 2019an herri-guneko argiteriaren %100 LED sistemara aldatzeko apustua egin du. Ekoleds enpresa ari da arduratzen lanetaz eta azken fasean sartuak dira dagoeneko. Neurri honekin, kontsumoa %60-70 artean murriztea aurreikusten du Udalak. 120.000 euroko aurrekontua (BEZ gabe) dute lanek eta %60a Nafarroako Gobernuak finantzatu du. Herri-guneko aldaketa egindakoan, Landa industrialdeko argiteria indartzeko asmoa du Udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun