1936an hildako lehen errekete frankistari omenaldia eginen diote abuztuaren 25ean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 23a, 12:00
Lore-eskaintza, meza eta bazkaria egin zuten iaz ere.

Leitzako Udalean Navarra Sumako zinegotzia den Silvestre Zubiturrek eman dio ekitaldiaren berri Udalari

Urton, Leitza eta Berastegi arteko mugan, eginen dute ekitaldia 12:00etan. Joaquin Muruzabal omenduko dute Gerra Zibilean hil zen lehenbiziko paramilitar karlista. Ekitaldiaren berri emateko jakinarazpena bidali dio Udalari Leitzako Udalean Navarra Sumako zinegotzia den Silvestre Zubiturrek. Iaz ere egin zuten ekitaldia eta UPNeko hainbat ordezkari izan ziren bertan.

Udalari bidalitako oharrean irakurri daitekeenez aurten ez zuten ekitaldia egiteko asmorik, «baina jendeak behin eta berriz ekitaldia egitea eskatu» dietenez antolatu egin dute azkenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun