Dantzari eta kirolari trebeak direla erakutsi dute aresoarrek pestetan

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 21a, 14:00

Mahaiaren bueltan biltzeko ez ezik, gorputza astintzeko ere baliatu dituzte aresoarrek pestak. Herriko haur eta gaztetxoak izan ziren oinak dantzan jarri zituzten aurrenekoak, abuztuaren 15ean eskaini zuten dantza saioarekin. Tartean, herriko dantza den Ingurutxoa dotore egin zuten. Herri kirol saioa ere eskaini zuten Itxaso Onsalo eta Asier Pellejero herritarrek, Nerea Sorondo eta Donato Larretxearekin batera. Abuztuaren 16an, herri krosean jendetza bildu zen beste urte batez eta biharamunean, kuadrillen egunean, plaza kolorez bete zen, ofizialtasunak alde batera utzita haur, gazte eta helduek dantzatu baitzuten Ingurutxoa. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun