Peñaren egunarekin bukatu dituzte Goizuetako festak

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 20a, 09:00

Azken besta egunetara indartsu ailegatu ziren goizuetarrak. Larunbat goizean, ohiko hitzorduari hutsik egin gabe, aranoar eta goizutarren arteko pilota partidak jokatu zituzten. Arratsaldean, berriz, Umore Ona dantza taldeak saio ikusgarria eskaini zuen, Leitzako txistularien laguntzaz. Igandean agurtu zituzten festak, peñaren eguna ospatuz. Argazkiak: Felix Loiarte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun