Goizuetako festak egunez egun argazkitan

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 19a, 13:00

Eguzki eta euri artean, festa giro betean ibili dira Goizuetan. Abuztuaren 14an, asteazkenean, hasi zituzten, Gazte Egunarekin. Igandea txarangaren 25 urteurrena ospatu zuten bezperan. Izan ere, txarangak 18 urtez herria girotu du.

Gazte eta ez horren gazteak bildu ziren. Egun handian, prozesioaren ondotik, erraldoi eta buruhandiak karrikaz karrika ibili ziren eta Mari Karmeni oroigarria eman zioten. Oiartzungo dultzaineroek girotu zituzten bazterrak. Sagardo egunean eta asteburuan ere ez zuten atseden hartzeko astirik izan. Argazkiak: Felix Loiarte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun