Aurrera dantza taldeak saio bikaina eskaini du pesta hirugarrenean

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 13a, 09:30

Asteburuko jende oldearen ondotik, abuztuaren 12an, astelehenean, pesta hirugarrenean, bere saio ikusgarria eskaini zuen Aurrera dantza taldeak plazan. Goizez, ohiko diana eta entzierroez gain, emakumen arteko pilota partidak, Sarek antolatutako mosaikoa eta txakolin-dastaketa izan zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun