Auroroen kantuak eta Umeen Eguna izan dira Goizuetako festen lehen seinalea

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 13a, 09:00

Haur eta gurasoek osatutako Irumaita txarangak giro ederra jarri du aurten ere

Txupinazoa abuztuaren 14an, asteazken eguerdian botako badute ere, Goizuetako Amabirjin festen lehen seinalea asteburu honetan izan dute. Igandean Umore Ona abesbatzako auroroak atera ziren kantari eta gero elkarrekin bazkaldu zuten. Umeen Eguna ere ospatu zen, Irumaita txarangaren animazioarekin. Denek, eguraldi euritsuari aurpegi ona jarri zioten goizean. Argazkiak: Felix Loiarte

Haur eta gurasoek osatzen duten txaranga kalez kale ibili zen. Meza ere izan zen igandean eta pilota eskolako gaztetxoen pilota partidak. Haurrentzako bazkariaren ondotik, Kulkiren eskutik herri-kirolak izan ziren frontoian, baita haurrendako merienda, txantxariak eta Goittikiren aldeko bingoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun