Goizuetan ere harrera ederra egin diote euskal selekzioaren aldeko mendi martxari

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 9a, 12:00

Emakumeen arteko pala partidak jokatu zituzten frontoian 

Ainhoatik Usurbilerako bidean, Goizuetan harrera egin zioten abuztuaren 8an Euskal selekzioak martxan, garena garelako, ofizialtasuna! goiburupean egiten ari den euskal selekzioaren aldeko mendi martxari. Sunbillatik goizean goiz aterata arratsaldean ailegatu ziren Goizuetara ibiltariak eta kalejiran joan ziren frontoira. Bertan, emakumezkoen pala txapelketak jokatu zituzten eta gero, afaria izan zuten herriko festetarako dagoeneko prest dagoen ikastolako ostatuan. Bertsolariak ere aritu ziren. Goizuetatik aterata Andoainerako bidean eskualdea utziko du gaur mendi martxak. Abuztuaren 10ean eginen dute azken etapa, Andoain eta Usurbil artean. Argazkiak: Felix Loiarte

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun