Ur Festa egin dute Leitzako igerilekuetan

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 9a, 10:37
96 gaztetxok parte hartu zuten Leitzako igerilekuko ur festan.

12 eta 16 urte arteko 96 gaztek parte hartu zuten abuztuaren 2an

Pasa den ostiralean, abuztuak 2, Leitzako igerilekuetan Ur Festa ospatu zen, Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateak Prebentzio eta Berdintasun Zerbitzuetatik antolatua. 12-16 urte bitarteko 96 gaztek hartu zuten parte. Bertan pizza eta pintxo batzuk afaldu ondoren, DJaren musikaz lagunduta eta giro atseginean, uretan jolasteko aukera izan zuten. Uretatik ateratzean hotz pixka bat izan zuten arren gozamenerako gaua izan zen!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun