Aitor Larraza da Plazaola Partzuergo Turistikoko lehendakari berria

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 9a, 19:00
Azken lau urteotan lehendakari izan den Natalia Azkonak pasa dio lekukoa Aitor Larrazari.

Abuztuaren 8an bazkideek Irurtzungo alkatea hautatu dute Partzuergoko lehendakari gisa agintaldi honetarako

 

Irurtzungo Alkateak, Aitor Larrazak, hautagaitza aurkeztu zuen partzuergoko lehendakaritzarako eta, aurkeztutako bakarra izan da. Larrazak bozkatu zuten guztien ahobatezko babesa jaso zuen (zentsoaren %58k bozkatu zuen). 

Hautaketa baino lehen, Larrazak Partzuergoraren ibilbidea goraipatu zuen, aurten 25 urte beteko dituela gogoratuz. Era berean, turismo arloan, partzuergoa aparteko erreferentzia bihurtu dela bai Nafarroan baita kanpoan ere adierazi zuen. Modu berean, Partzuergoaren mugarriak aipatu zituen, bereziki Plazaola Bide Berdearen inguruko eskaintza azpimarratuz, eta honekin batera gaur egun esku artean dituzten hainbat proiektu: Ederbidea, Eurovelo 1 eta Nafarroako Gobernuarekin lantzen ari diren beste batzuk. Baina, gainera, lurralde osoaren garrantzia nabarmendu zuen, baita sinergiak sortzeko beharra eta beste sektoreekin lan egiteko aukerak ere (lehen sektorea, zerbitzuak, artisautza, etab.). Hau guztia, arduraz eta ilusioz, eta eskuak zabalik bidelagun berri izateko eta Partzuergoa indartuko dituzten ekarpenak jasotzeko, partzuergoa eta zonaldeko turismoa, ekonomia eta garapenareko onuragarria izango baita.

Horrela, botu zenbaketaren ondotik, Lekunberriko alkate ohiak, Natalia Azkonak, lekukoa eman zion Aitorri, datozen lau urtetan lehendakaritza bere eskutan egon dadin.

Irurtzun eta Araitz: Bazkide publiko berriak partzuergoan.

Aurten, Araitz eta Irurtzungo udalak ofizialki sartu dira Plazaola Partzuergo Turistikoan, bazkide bezala. Maiatzean, Araitz, eta uztailean Irurtzun; biak izan ziren onartuak osoko batzarretan. Era honetan, patzuergoa nabarmen indartzen da bailiabide gehiago batuz, eta lurralderako turismo aukera gehiago sortuz.

Horrela, gaur egun, zortzi udal daude Partzuergoan: Araitz, Arakil, Areso, Imotz, Irurtzun, Larraun, Leitza eta Lekunberri. Eta gainera, 95 bazkide pribatu daude barruan: alojamenduak, artisauak eta ekoizleak, jatetxeak eta ostatuak, eta beste zerbitzu turistikoak (bisita gidatuak, bizikleten alokairuak, garraioak, etab.)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun