Leitzako plazako XXVII. Pilota txapelketako finala abuztuaren 9an jokatuko dute

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 7a, 20:00

Ostiralean 18:00etatik aurrera bi partida jokatuko dituzte, txapela eta hirugarren postua jokoan

Aurrera elkarteak hogeita zazpigarren aldiz antolatutako Leitzako plazako pilota txapelketako azken partidak abuztuaren 9an, ostiralean 18:00etatik aurrera jokatuko dituzte. Lehenik hirugarren posturako partida jokatuko dute: Ioanes Ceballos eta Mikel Iriarte, Imanol Urkiola eta Arkaitz Olanoren kontra. Ondotik, final handia jokatuko dute Iñaki Alduntzin eta Unai Olanok, Hegoi Txoperena eta Mikel Zabaletaren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun