Festetan ere burua erabili kanpaina abiatu dute Leitzaldean eta Urumealdean

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 6a, 19:00

Festak ongi pasarzeko eta gozatzeko direla azpimarratzeaz gain, kontsumituz gero, arduraz egiteko aholkatzen dute eta preserbatiboak eta alkoholimetroak banatu dituzte

 

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren eskutik, ‘Festetan ere burua erabili’ kanpaina abiatu da. Herrietako taberna eta txoznetan, Preserbatiboak, alkoholimetroak eta arduraz kontsumitzeko adierazten duten gomendio-kartelak jarri dituzteeta materialak bertan utzi dituzte, haien beharrean daudenentzako.

Kontsumituz gero ematen dituzten aholkuen artean, edan aurretik ongi jateko, graduazio baxuko edariak hartzeko, mantso edateko, deshidratazioa saihesteko ura eta janaria tartekatzea, edari alkoholdun ezberdinak ez nahastea eta ez kontsumitzeko norbere aukera defendatzea daude. Kotxerik ez hartzeko ere gomendatu, taxia eta autobusa erabiltzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun