Buruarin tailerra egin dute Goizuetan abuztuaren 3an

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 5a, 19:00

Festetan ateratzeko prest azaldu da hamalu guraso eta haurreko taldea

Joan den larunbatean, abuztuak 3, buruarinak (buruhandiak, baina arinak, pisurik gabekoak) egiteko tailerra burutu zen Goizuetan. Bertan 14 ume eta gurasok parte hartu zuten eta giro politean aritu ziren eskulanetan, Hernaniko "Buruarinak" taldeko partaideen laguntzarekin. Emaitzak zuzenean ikusteko aukera izanen dute gainera, Goizuetako festetan erraldoien konpartsarekin ateratzeko prest azaldu baita talde eder hau. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun