Leitzako Udalak uholdeek eragindako kalteei aurre egiteko dirulaguntza emanen du

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 3a, 13:30
Udalak herritarrei laguntza ekonomikoan parte hartzeko deia egin die.

Nafarroako erdialdean uztailaren 8an izan ziren uholde larrien aurrean, Leitzako Udalak berreraikuntza lanetarako 2.000 euroko laguntza ematea onartu du. Era berean, auzolan ekonomikoan parte hartzeko deia egin die herritarrei, kontu zenbakiak eskuragarri jarriz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun