Auritzeko V. Artzain Eguneko ardi-zakur lehiaketa irabazi du Antonio Alustiza aresoarrak

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 1a, 13:00
Auritzen parte hartu zuten artzainak eta zakurrak. Erdian, Antonio Alustiza txapelarekin eta Aske zakurrarekin. Argazkia: Garaitzeko Asi Elkartea

Lehenbiziko lau ediziotan garaile izandako Oronoz-Mugairiko Jorge Oteiza bigarren izan zen eta hirugarren Amaiurko Jose Maria Istilart

Auritz/Burgueten Artzain Egunaren bosgarren edizioa ospatu zuten igandean. Hainbat ekitaldiren artean, Antsobi inguruan, bertako arrazako Artzain Zakur lehiaketaren bosgarren edizioa jokatu zen, Uharte-Arakilen jokatuko den Nafarroako txapelketarako sailkatzeko baliagarria. Aresoko Antonio Alustiza suertatu zen txapeldun, Aske zakurrarekin (333 punto). Aitzineko lau ediziotan txapeldun izan den Oronoz-Mugairiko Jorge Oteiza bigarren izan zen, Arakil zakurrarekin (267 punto) eta hirugarren Amaiurko Jose Mari Istilart, Ttipi zakurrarekin (244 punto). Argazkiak Garaitzeko Asi Elkartea

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun