Giro ederra izan dute Atekabeltz gaztetxearen urteurren pestan

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 30a, 07:30

Atekabeltz gaztetxearen 14. urteurrenaren harira, hainbat ekitaldi izan dituzte uztailean Leitzan. Uztailaren 20an afaria izan zuten, 23an ipuin-kontalaria, 25ean masaje tailerra, 26an zinema saioa... Pesta handia, ordea, larunbatean izan zuten. Goizean erraketan aritu ziren, eta, ederki bazkaldu ondoren, jokoez gozatu zuten. Gauean kontzertuak eta DJak karritako musika lagun, giro ederra izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun