Torrearen 25. urteurreneko pesta asteburuan ospatuko dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 31a, 14:00
D'Capricho talde kubatarra izanen da ostiral arratsaldean Torrean.

Abuztuaren 2an kontzertua eta abuztuaren 3an bazkaria, kantaldia eta kontzertua izanen dituzte

Mende laurdena bete du aurten Leitzako Torreak eta behar bezala ospatzeko urteurren pesta antolatu dute abuztuaren 2 eta 3rako.  Kubatar doinuak aditzeko aukera izanen dute abuztuaren 2an,Torreara bertaratzen direnek. Ostiralean 19:30etik aurrera D'Capricho talde kubatarra ariko da eta zuzenean. 

Larunbatean, abuztuaren 3an, 14:30etan bazkaltzeko bilduko dira. Enplegudunek 25 euro ordaindu beharko dituzte eta enplegu gabeek 20 euro. Izena emateko azken eguna uztailaren 31 izanen da. Bazkalondoa girotzeko, 17:00etan Kanuto eta Zilindrorekin kantaldia antolatu dute, 20:00etan El Diluvi taldearen kontzertua eta bukatzeko 00:00etatik aurrera Bulkada DJa ariko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun