Familia-tailerrak eta mendi-martxa izanen dituzte abuztu hasieran Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 24a, 12:00
Abuztuaren 8an euskal selekzioaren aldeko mendi martxa eginen dute Goizuetan.

Hilaren 3an antolatu den buruarinak egiteko tailerrerako izen-ematea uztailaren 28a baino lehen egin behar da Amaia kafetegian

Eskulanak egitea edo mendian ibiltzea gustuko dutenek, irudimena lantzeko edo kirolaz gozatzeko aukera bikaina izanen dute abuztu hasieran Goizuetan. 

Buruarinak egiteko tailerra

Lehendabiziko asteburuan, abuztuaren 3an, buruarinak egiteko familia-tailerra izanen dute. Haur eta gurasoei bideraturiko saioa izanen dute eta 11:00etatik 13:00etara ganbaran bilduko dira. Parte hartu nahi dutenek, uztailaren 28a baino lehen, Amaia kafetegira bertaratu eta izena eman beharko dute.

 

Mendi-martxa

Hurrengo ostegunean, abuztuaren 8an, berriz, Euskal Selekzioaren aldeko mendi-martxa eginen dute. Arratsaldean zehaztu dute hitzordua eta parte hartzeko deia egitearekin batera, «adin guztietarako egokia den ibilbidea» izanen dela jakinarazi dute. Plazatik abiatuko dira. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun