Umeen Eguna ospatuko dute abuztuaren 11n Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 9a, 06:30

Irumaita txaranga arduratuko da festa doinuak herrian zabaltzeaz.

Festei aurre hartu eta, ohikoa dutenez, Umeen Eguna ospatuko dute Goizuetan. Abuztuaren 11n aurora eta txaranga doinuak zabalduko dituzte herrian barna eta jokoak, pilota partidak, bazkaria... ere izanen dituzte.

08:00etan aurorak, Umore Ona koroaren eskutik. 09:00etan, Irumaita txaranga.  11:00etan meza. 12:00etan herriko pilota eskolako haurren arteko partidak. 14:00etan umeen bazkaria. 16:00etan Kulkiren eskutik, herri-kirolak plazan. Ondoren haurrendako merienda. 18:30ean, Txantxariak plazan. 20:30ean Goittikiren aldeko bingoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun