Festetarako girotzen hasteko ekitaldiak izanen dituzte igandean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 9a, 06:30

Festa aitzineko igandean, abuztuaren 11n, mugimendua sumatuko da herrian. 08:00etan aurorak izanen dituzte, Umore Ona koroaren eskutik. 09:00etan Irumaita txarangak girotuko dituzte karrikak.  11:00etan mezan bilduko dira. 12:00etan herriko pilota eskolako haurren arteko partidak jokatuko dituzte. 14:00etan umeen bazkaria eginen dute. 16:00etan Kulkiren eskutik, herri-kirolak izanen dituzte plazan. Ondoren haurrendako merienda eginen dute. 18:30ean Txantxariak izanen dira plazan eta 20:30ean Goittikiren aldeko bingoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun