Leitzan matxura batengatik gas hornidura moztu dute

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 23a, 14:14
Zinema atarian egiten ari diren lanetan izandako matxura konpondu artean gas hornidura moztuta izanen dute.

Zinema atarian egiten ari diren lanetan izandako matxura batengatik, arazoa konpondu artean, ingurua itxi eta gas horniketa moztea erabaki du Leitzako Udalak. Bide batez «adi ibiltzeko» deia egin du, «etxean gas iturririk zabalik ez uzteko». Udalak, bere aldetik, «normaltasunera itzuli orduko» jakinaraziko duela aipatu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun