Leitzako pesten aurrekari, Repartoa eta Umeen Eguna asteburuan

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 31a, 14:20
Herriko ttikien egun handia izanen da larunbatean. Besteak beste, jolasak, dantzak, konpartsa... izanen dituzte.

Abuztuaren 10ean, heldu den larunbatean botako dute santiburtzio pestetako txupinazoa Leitzan. Baina astebete lehenago, pesta usaina somatzen hasiko dira, larunbateko Repartoa eta igandeko Umeen Egunarekin.

Abuztuak 3, larunbata
14:00etan eskelarien bazkaria Aurreran 16:00etan auzoz auzo Plazaola aldizkariaren banaketa trikitilari, txistulari, akordeoilari eta gaiteroen laguntzaz.

Abuztuak 4, igandea
09:00etan diana txistulariekin. 10:00etan korporazio ttikiak udal ordezkariekin gosalduko du. 11:00etan txupinazoa. Ondoren gurpildun zezenen entzierroa herriko boluntarioen eskutik. 11:30ean umeentzako  jolasak. 16:00etan goxokiak banatuko dituzte Gaztetxon Katiren kontura. 16:00etatik 18:00etara puzgarriak plazan. 17:45etik 18:30era Aurrera Pilota Eskolako partidak. 18:30ean Aurrerako dantzari ttikien emanaldia. Ondoren goxokiak banatuko dituzte. 20:00etan Leitzako Konpartsa aterako da. 20:30etik 00:30era Joxe Mendizabal orkesta gizona eta Holi pesta. 22:00etan suzko zezena. Ondoren opari sorpresa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun