Irumugarrietara irteera antolatu du Leitzako Mendibil taldeak uztailaren 27rako

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 23a, 14:00

Mendibil mendi taldekoak, beste irteera batean.

Izena-emateko azken eguna osteguna da

Leitzako Mendibil Mendi Taldeak Albitik Irumugarrietara irteera antolatu du uztailaren 27rako. 16 kilometroko ibilbide erraza eginen dute larunbatean, 4 ordu ingurukoa. Izena-emateko azken eguna uztailaren 25a, osteguna da. Bazkideek 10 euro eta bazkide ez direnek 13 ordaindu beharko dituzte.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun