Goizueta eta Leitzaren arteko lehia Bostekoa saioan

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 22a, 15:45
Herritar dezente joan ziren bi herrien arteko lehia ikustera.

Goizuetak, Leitza garaituta, finalerdietarako txartela eskuratu du

ETBk eskaintzen duen eta Aitor Zubieta pilotari ohiak aurkezten duen Bostekoa saioan Leitza eta Goizuetaren arteko herri-kirol lehia eskaini zuten atzo. Sokatiran goizuetarrek abantaila hartuta, harri-jasotze, txinga eta trontzan ederki ibili ziren bata zein bestea. Giza probako lehendabiziko fasean, leitzarrak abantaila murriztea lortu zuten, baina bigarren plazan goizuetarrek aurre hartu eta irabazi egin zuten. Horrela bada, finalerdietarako txartela eskuratu zuten. Talde onenak sailkatuko dira finalerako eta irabazleek 5.000 euro jasoko dituzte saritzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun