Leitzako XXVII. Pilota Txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte gaur

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 18a, 16:00
18:30ean hasiko dira partidak.

Aurrera kirol elkarteak antolatutako XXVII. Pilota Txapelketako finalak erdiak jokatuko dituzte gaur, uztailaren 18an Leitzako plazan. 18:30ean hasiko dira partidak. Lehendabiziko Iñaki Alduntzin eta Unai Olano Ioanes Ceballos eta Mikel Iriarteren aurka lehiatuko dira. Gero, Imanol Urkiola eta Arkaitz Olanoren txanda izanen da. Azken horiek Hegoi Txoperena eta Mikel Zabaletaren kontra ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun