Leitzako pestetan pilota partidak ikusteko sarrerak salgai

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 17a, 14:00
Jaunarena, Retegi Birekin bikote osatuz, Etxeberria eta Bikuñaren aurka ariko da. Argazkia: Aspe.

Uztailaren 17an, 19an eta 25ean arratsaldez, 19:30etik 20:30era; eta uztailaren 27an goizez, 12:00etatik 13:00etara, Aurrera elkartean erosi ahal izanen dira.

Leitzako pestetako egitarauaren barrenean, abuztuaren 13an, Amazabal pilotalekuan pilota partidak izanen dira. 19:30ean hasita, eskuz binaka Retegi Bi eta Jaunarena P. Etxeberria eta Bikuñaren aurka ariko dira; eta ondotik, Ezkurdia eta Zabaleta Altuna III.a eta Galarzaren kontra lehiatuko dira. Sarrerak salgai jarriko dira gaur. Aurrera elkartean erosi ahal izanen dira, 19:30etik 20:30era. Toki eta ordu berean eskuratzeko aukera izanen da uztailaren 19an eta 25ean, ostiralean eta datorren ostegunean.

Uztailaren 27an 12:00etatik 13:00etara ere eskuratu ahal izanen dira. Eta ondotik, hilaren 29tik aurrera, Maimur liburutegian salduko dituzte (30 eurotan). Egunean bertan leihatilan 35 eurotan erosi ahal izanen dira.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun