Iera Agirrek Master Cup II. San Fermin txapelketako finalerako txartela lortu du

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 9a, 16:00

Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatuko dute finala larunbatean, hilaren 13an.

Iera Agirre leitzarrak, Ohiana Orbegozorekin bikote eginda, Emakume Master Cup II. San Fermin Torneoko finala jokatuko du larunbatean, hilaren 13an. Amaia Jaka eta Maite Ruiz de Larramendiren aurka ariko dira, Iruñeko Labrit pilotalekuan.

Joan den larunbatean jokatu zituzten finalaurrekoak, Lizarran (Nafarroa). Agirrek eta Orbegozok Andrea Aldaregia eta Amaia Aldai izan zituzten aurkari eta 18-13 menperatu zituzten. Agirre eta Orbegozok partida hasieran hartutako sei tantotako aldea erabakigarria suertatu zen. Aldaregia eta Aldai saiatu ziren lehiari buelta ematen, eta 13-11 gerturatu ziren, baina gauzak zail jartzea lortu zuten arren, ez ziren garaipena eskuratzeko gai izan.

Promozio mailako finala

Naroa Elizalde zubietarrak ez du finalera sailkatzerik izan. Finalaurrekoetan, Miren Larrarte bikote zuela, Amaia Jaka eta Maite Ruiz de Larramendiren aurka aritu zen. 18-10 galdu bazuten ere, partida orekatua eta lehiatua eskaini zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun