Herriko ur deposituak hutsik daudenez gauez ura moztea erabaki du Goizuetako Udalak

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 9a, 07:31

Goizueta herria hornitzen duten iturrietatik herriko deposituetara «nahikoa ur» sartzen bada ere, deposituak hutsik daudela jakinarazi du Udalak. Gaineratu duenez, lanean ari dira arazoa zein den jakiteko baina bitartean, ostegunera arte, 00:00etatik 06:30era ura moztuko dute deposituek bere maila berreskuratzeko. Horrez gain, egunez «ura zentzuz erabiltzeko» eskatu diete herritarrei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun