Artikutza ezagutzeko bisita gidatuak izanen dira uztailean eta abuztuan

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 7a, 10:00
Uztailaren 21ean Elizmendiko bidean ibiliko dira. Argazkia: Donostiako Udala.

Donostiako Udalak antolatuta, bisita gidatuak izanen dira udan Artikutzan. Lau egun zehaztu dituzte, bi uztailean eta beste bi abuztuan. Hilaren 14an Artikutzatik abiatu eta Gozaringo Burdinola (8 kilometro) ezagutzeko aukera izanen dute. Hirugarren igandean, uztailaren 21ean, Eskasatik abiatuko dira eta Mintegixarreko bidera joko dute (10 km).

Abuztuko lehendabiziko igandean ere Eskasan bilduko dira eta Elizmendiko Bidean barna (6 km) ibiliko dira; hilaren 11n, berriz, Urdalluekoan.

Ibilbideei buruzko informazio gehiago Donostiako Udalaren webgunean dago eskura eta izena emateko 620 33 78 75 telefonora deitu behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun