Kaxkabeltza elkarteak sei gosari zozketatuko ditu bezeroen artean

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 5a, 10:45
Asteburu bakoitzean sei gosari zozketatuko dituzte.

Uztaileko ostiral eta larunbatetan Leitzan erosteak saria izan dezake. Izan ere, Kaxkabeltza elkarteak, Gosaldu gurekin! lelopean, herrian erosten dutenak saritzeko zozketa antolatu du. Aste bakoitzean (uztailaren 5ean eta 6an; 12an eta 13an; 19an eta 20an; eta 26an eta 27an) sei gosari zozketatuko dituzte.

Zozketak astelehenetan eginen dira, Karrape irratian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun