Igeriketa-ikastaro trinkoak hasi dituzte Leitzan

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 2a, 09:30
Igerilekurako bonoak harreran egin daitezke.

Atzo, uztailaren 1ean, abiatu zituzten igeriketa-ikastaroak Leitzan. Aste honetan apuntatzeko bigarren txanda izanen dute (ikastaroa hilaren 15etik 26ra bitarte izanen da). Apuntatzeko plaza gutxi gelditzen direnez «azkar ibiltzeko» deia egin dute. Bestalde, aurtengo denboraldirako dagoeneko 590 bono egin dituzte. Oraindik egin ez duenak kiroldegiko harrerara jo dezake.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun