Zuntz optikoaren instalakuntzaz hitzaldia uztailaren 3an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 30a, 12:00
18:00etan bilduko dira, udaletxeko batzar aretoan.

Leitzako Udalak zuntz optikoaren instalakuntzaren harira, zalantzak argitzeko bilera deia egin du. Datorren asteazkenean, uztailaren 3an, udaletxeko batzar aretoan bilduko dira, 18:00etan. Adamo enpresak eskainiko du hitzaldia eta epe motz edo ertainean datorrenaz hitz eginen dute. Jakinarazi dutenez, zuntz optikoa kontratatu dutenentzat ere, informazioa jasotzea baliagarria izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun