Iñaki Perurenak botako du Leitzako Santiburtzio pestetako txupinazoa

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 25a, 14:58
Iñaki Perurena izanen da Leitzako pestetako txupinazoa botatzeko ardura hartuko duena.

Herritarrek egindako bozketan harri-jasotzaileak lortu ditu boto gehien

Leitzako Santiburtzio pestetako txupinazoa nork bota erabaki dute leitzarrek. Ekainaren 8ko Sagardo Egunean, hilaren 21eko feria garaian eta San Juan bezperan egindako bozketan Iñaki Perurena izan da bozkatuena, bertso eskolaren eta Aurrerako futbol taldearen aurretik.

Iñaki Perurena, urte askoan harri jasotzen eta herri kirol munduan aritutakoa da, baita aktore lanean ere. Gaur egun, ordea, buru-belarri bere pasioak mundura zabaltzen ari da, Peru Harri museoa ardatz hartuta. Eskultura, pintura, herri-kirol, bertsolaritza, euskara eta Leitzako herria bera mundu zabalera ezagutarazten duen enbaxadorea da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun