Leitzulirako izen-ematea zabalik dago

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 26a, 13:00

Laugarren urtez, BTT Leitzulia eginen dute Leitzan

Aurten irailaren 28an zehaztu dute hitzordua, 09:00etan. Baina ekainaren 7az geroztik zabalik dago izena emateko epea. Antolatzaileek iragarri dutenez, Kirolprobak.com atariaren bitartez bakarrik ematen ahalko da izena, irailaren 22ra arte.

Federatuek 15 euro eta federatuak ez direnek 18 euro ordaindu beharko dute eta parte-hartzaileek 42 kilometroko luzera eta 1.400 metroko desnibela duen ibilbidea osatu beharko dute. Ohi bezala, ez da proba lehiakorra izanen eta hiru hornidura-puntu izanen dira: Basakabin, Utziko gainean eta helmugan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun